Saratsateko lepoa.:: mendirizmendi.com
Hernani ezagutuz: Latse - Akolako lepoa - Larregain - Latse
mendirizmendi.com | 2024-01-03
"Hernani ezagutuz" egitasmoaren barruan, aurreko urte batzuetan egin dugun modura, Hernaniko paraje ederrenak ezagutzeko, bi ibilbideen konbinazioa egingo dugu.
Hernaniko lurretan egoera onean dauden trikuharriak badira. Ibilbide honetan horietako batzuk ezagutzeko aukera izango da.
Ibilbidea Usokoerrekako sakanatik eta Akolako gandorretik doa. Lehena natura aberastasun handiko bailaratxoa da. Bigarrenetik kosta aldera dauden bistak, zoragarriak.
Eremu zoragarri hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Anima zaitez!
Ibilbidearen deskribapena
Latsetik irten eta Usokoerrekatik gora egingo dugu, bertako pistari jarraituz. Bailararen amaieran ezkerrera egin eta Akolako atsendenlekura igoko gara. Bertatik Akolako lepora igoko gara eta gandorrari jarraituz trikuharriak dauden Saratsateko lepora hurbilduko gara.
Hortik Larregain sagardotegira jaitsiko gara eta bertatik, zementuzko edo asfaltatutako pistetatik ibiliz, Latsera jaitsiko gara.
Datu interesgarriak
Irteera ordua: goizeko 9:00tan
Luzera: 8 km
Denbora: 3 ordu inguru
Desnibela: 450 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2025-09-29
Guadalupetik Lezora
Jaizkibeldik barrena
2025-09-11
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
2025-08-20
Eibartik
Udalara
GR-121 ibilbidetik
2025-07-03
Santioko asteburu luzea Kantabrian, Collados del Asón Parke Naturalean
2025-05-26
Urepeletik Urkiagara,
Red Ceroko
kideen omenez
2025-05-20
Intxorta (736 m) eta Intxorta txiki (715 m) Elgetatik
2025-05-06
Info Meteo