Mendizale astea.:: mendirizmendi.com
Mendizale astea
azaroak 3tik 7ra
bitartean izango da
mendirizmendi.com | 2025-10-22
Urtero egiten dugun bezala, aurten ere, aipatutako egunetan, Mendizale astea ospatuko dugu. Proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu.
strong>EGITARAUA
AZAROAREN 3a, astelehena (Eus)
"BALTORO OINEZ ETA HEGAN”
Mattin Iñiguez eta Marron
Abentura honetan Marron alpinista ezagunak Mattinekin batera, Baltoroko glaziarra oinez eta hegan gurutzatzen dute Askoletik hasi eta Hushe herriraino Karakorumen bihotzean, Pakistanen. Bidean hegaldi ikusgarriak egingo diuzte Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz besteak beste.
AZAROAREN 4a, asteartea (Eus)
"BI HORMA ESTILO BAT”
Josu Bereziartua
Emanaldi honetan munduko bi horma mitikoen eskalada erakusten da.
• Aconcagua Hego horma (6962m). Bi lagunek 1986ko Abenduan, estilo alpinoan horma erraldoi hau eskalatu genueneko espedizioa kontatuko dut.
• Sisha Pangma Hego-mendebaldeko horma (8027m). Hiru lagunek 1997ko Urrian Himalaiako zortzimilako txikienean, britainiarren bidean hain zuzen, estilo alpinoan eginiko espedizioa kontatuko dut.
AZAROAREN 5a, asteazkena (Gazt)
"EL CIRCO DE LESCUN- Unas montañas de ensueño”
Juan Mari Ansa Munduate
Juan Mari Ansa mendizaleak, bere ikus-entzunezko eta liburuan “El Circo de Lescun,unas montañas de ensueño” inguruneko gailur garrantzitsuenetako igoerak erakutsiko dizkigu, hala nola Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edo Acherito. Bestalde, bigarren atal batean, artzaintzarekin lotutako zenbait kultur gai, Le Chemin de la Mâture, Ansabère-ko orratzetara igotzearen gorabeherak edo eta Bigarren Mundu Gerran zehar “Passeurs”; eta iheslarien istorioak ere jorratzen ditu.
AZAROAREN 6a, osteguna (Eus)
“NEPAL ETA HIMALAYA -AMETS BAT”
AZAROAREN 7a, ostirala
Gaztetxoei zuzendutako saioa:
18:00etan irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera izango da eta, jarraian, dominak banatuko ditugu.
“XLVI. Argazki Lehiaketa”
Argazki digitalen lehiaketa eta sari-banaketa.
Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira..
OHARRA: proiekzio guztiak 19:30ean izango dira Biteri Kultur Etxean. Gaztetxoena toki berean, baina 18:00tan.
AZAROAK 16a, igandea
BAZKIDE EGUNA.
Mendi-irteera eta bazkaria.
2025-11-11
Talaia bidea:
Pasaia - Donostia
2025-10-22
Bazkide
Eguna:
Berrobi - Leaburu
2025-10-09
Gartxoten bidetik Otsagabiaraino Abodiko mendilerroan zehar
2025-09-29
Guadalupetik Lezora
Jaizkibeldik
barrena
2025-09-11
Oporrak pasata, Ernioko erromerira irteera gaztetxoekin
2025-08-20
Eibartik Udalara GR-121 ibilbidetik
2025-07-03
Santioko asteburu luzea Kantabrian, Collados del Asón Parke Naturalean
Info Meteo