Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

URRATSEZ URRATS

historia

Otamendi eta Agirresarobe Panticosan, Argualas (3.046 m) gailurrera igo ondoren.:: mendirizmendi.com

Mendiriz Mendi Elkartea,
1946. urtean abiatutako bidea

mendirizmendi.com  | 2021

Mendiriz Mendi 1946an jaio zen Club Deportivo Hernani (CDH) elkartearen baitako atal gisa. 1964tik aurrera, CDHri lotuta jarraitu arren, erakunde autonomo bihurtu zen, eta une horretan sortu zen lehendakaritza ere. 1986an, CDHtik erabat banandu eta Mendiriz Mendi Elkartea izena hartu zuen.

LEHENDAKARIAK
Imanol Larretxea, Periko Puente, Antton Garin, José María Larretxea, Arantxa Karrera, Arantxa Zuza, Mikel Zugasti, Inaxio Sanz, Prontxio Urdangarin, Guillermo González, Josetxo Zuza eta Santos Gaincerain.

EFEMERIDEAK
1946: Mendiriz Mendi CDHren atal gisa sortu zen.

1954: Abuztuaren 1ean, Juán Otamendi "Emery" eta Antonio Agirresarobe
Argualas (3.046 m) gailurrera igo ziren, eta elkartea FEMen baitan sartzea lortu zuten. Izan ere, horretarako, ezinbesteko baldintza zen 3.000 m-tik gorako gailurren bat zapaltzea.

1959-1962: Informazio-buletinak argitaratu ziren.

1964: Club Deportivo Hernaniri lotuta jarraitu arren, erakunde autonomo bihurtu zen.

ZUHAITZ EGUNA
1974: Joxe Legarretaren ekimenez sortu zen lehen zuhaitz-eguna. Gaur egun Hernaniko Udalarekin batera antolatzen da, Ereñotzuko auzokideen laguntzaz. Otsailaren amaiera aldera antolatzen da.

1978: Mendizale Astea berreskuratu zen.

1980: Lehen argazki-lehiaketa antolatu zen Mendizale Astearen baitan.

1984: Uztailean argitaratu zen Mendiriz Mendi Hilargiaren Argipean aldizkariaren lehen alea. 1987ko ekaina bitartean zazpi ale argitaratuko ziren.

1986: Club Deportivo Hernanitik erabat banandu eta Mendiriz Mendi Elkartea sortu zen.

MUGARRI FESTA
1990: Ibilbideak antolatu ziren udalerriaren mugetan barrena. Ohitura zahar bat berreskuratu nahi izan zen horrela: mugarriak berrikustekoa. Udalarekin batera antolatzen da San Miguel (irailaren 29a) egunaren ondorengo asteburuan.

1996: Klubaren 50. urteurrena. Besteak beste, 50 urte horien berri jasotzen duen aldizkaria argitaratu zen. Era berean, Euskal Herriko 49 gailur eta Argualas igo ziren.

2012: Hernani eta inguruetako 11 ibilbide prestatu eta argitaratu ziren.

2013: Web orriaren argitaratzea.

2021: Klubaren 75. urteurrena.

KLUBAREN EGOITZAK
Bar Frontón, klubeko kideek bertan elkartzeko ohitura zuten, eta bilerak ere bertan egiten zituzten.
Apaizetxearen behea.
Biteri, Kultur Etxea izan aurretik.
Kiroldegia.
Cáritas (behin behinean).
Iturregi plaza, gaur egungo egoitza, Udalak utzitako aretoa.

Santa Barbara ermitaren eraikuntza. 1955. urtea. Santa Barbara ermitaren eraikuntza. 1955. urtea.:: mendirizmendi.com ::

Mugarri festa. Antxista (699 m). 1994. urtea. Mugarri festa. Antxista (699 m). 1994. urtea.:: mendirizmendi.com ::

Estaragne-Campbieil. 2002-7-7. Estaragne-Campbieil. 2002-7-7.:: mendirizmendi.com ::

Albi, Igaratza, Guardaetxe. 2007-6-3 Albi, Igaratza, Guardaetxe. 2007-6-3:: mendirizmendi.com ::