Eskiatzen.:: mendirizmendi.com
Iraupen eta alpino eski irteera Cauterets eta Pont d´Espagnen
mendirizmendi.com | 14-01-2017
Urtero bezala alpino eskia eta iraupen eskia egiteko aukera izango da Cauterets herriko eta Pont d´Espagne-eko eski-estazioetan. Bata edo bestea egin daiteke. Edo egun batean bat eta hurrengoan bestea. Norberak aukeratzen du. Erraketekin txangoak egiteko aukera ere izango da.
Irteera urtarrilak 28 eta 29ko asteburuan izango da. Goizeko 6:00etan irtengo gara eta 3-4 orduko bidaia egin eta gero (geldiunea kontuan hartuta) Cauterets herrira iritsiko gara. Bertan dagoen aterpean gauzak utzi eta eski alpinoa egin nahi dutenak forfaita erostera eta, behar izanez gero, materiala alokatzera joango dira. Iraupen eskia egin nahi dutenak autobusa berriro hartu eta Pont d´Espagnera igoko dira.
Nahi duenarentzat ere erraketekin menditxangoa egiteko aukera egongo da. Hau ere Pont d´Espagnen.
Prezioak hurrengoak dira:
- 13 urtetik gorakoak 75 euro bazkideak direnentzat eta 85 euro bazkide ez direnak.
- 13 urte arte 60 euro bazkideak direnentzat eta 70 euro bazkide ez direnak.
Oharrak:
Forfaita ez da prezio horretan sartzen.
Izena emateko epea urtarrilak 16ean irekiko da.
Izena emateko garaian 20 euro aurreratu beharko dira.
23-04-2024
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
08-04-2024
04-04-2024
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
26-03-2024
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
27-02-2024
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
26-02-2024
Aizpeako meategia, burdinaren lurraldea
28-01-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links