Aizpeako meategia.:: Mendiriz Mendi
Aizpeako meategia, burdinaren lurraldea
mendirizmendi.com | 26-02-2024
Aizpeako meatzaritza paisaia ezagutzeko ibilbidea da. Meategiko natur eta meatzaritza ondare ikusgarria ezagutzeko izango da. Horretarako informazio mahai bereziz osatuta gune tematikoak aurkituko ditugu. Aizpita inguruan Europara bidali aurretik mea tratatzeko erabiltzen zen gunea ezagutzeko “Labeen jiran” izeneko ibilbidea prestatuta dago ere.
Aizpeako meategiko 150 hektarea zabaletan, mendeetan zehar ustiatutako meatzaritzaren hainbat aztarna diraute. Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzia handia du. Bertan eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko erak (harrobiak eta meazulo edo galeriak), garraiobideak (errailak, trenbideak, kableak…), kiskaltze labe ikusgarriak eta langintza osagarrien aztarna ugari dago (bolborategiak, konponketa lantegiak, kantinak, bulegoak…).
Meategiko gune bakoitzeko ustiapena amaitu edota abandonatu zenetik, berezko landaretza eta fauna garatu da, eta ez nolanahikoa: burdinaren lurretakoa. Bi osagai hauek uztarrian, bertako ekosistema eta mendeetan zehar eman den meatzaritza ustiapena, Aizpeako bakarrik den kultur paisaia bitxia garatu du. Paisaia honen mendi osoa Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremu barruan dago.
Meatze ustiaketak, orain arteko datuen arabera, XX. Mendearen erdialdera arte, ia mila urtetan, iraun du Zerain herrian. Azkenak Alemaniarrak eta Ingelesak izan ziren. Meatzarien etengabeko lan honek lurpeko 200 meazulotik gora eta dozenaka meatze-harrobiren zantzuak utzi ditu. Mea garraiatzeko lor-abere, herrestabide eta trenaz baliatzen ziren. Garai batean hemengo burdin mea inguruko ibaietako burdin oletara eramaten zen. XIX-XX. Mendetan mineral gordinaren burdin kalitatea hobetzeko hiru labea eraiki ziren. Kiskalitako minerala, aireko kable eta trenez Ormaiztegira garraiatzen zen eta handik trenez Pasaia portura. Ondoren, itsasoz, Europako merkatuetara bideratzen zen. 1907-1908. Urteetan 173 langile aritu ziren meategian lanean eta egunero 40-50 tona mea kiskaltzen ziren labeetan.
IRTEERA
Eguna: Martxoa 10
Ordua: 08:30etan
Tokia: Atsegindegi
IBILBIDEA
Luzera: 6 km
Denbora: 3:00 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 225metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
08-10-2024
Allekoko bira,
goroldio eta pagoz egindako paisaia
20-09-2024
Santikurutze Kanpezu -
Leon Dormido (1244 m) - Meano
10-09-2024
Sierra de la Demanda:
Pico Mencilla
eta San Millan
28-08-2024
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
03-07-2024
Santioko asteburu
luzea Piriniotan,
Pineta ingurutan
10-06-2024
Beruetetik Labaienera joango gara hurrengo irteeran
30-05-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links