Buruntza.:: mendirizmendi.com
Buruntza lau baselizetatik
mendirizmendi.com | 28-01-2024
Ibilbideak 4 baselize elkartzen ditu: Santa Barbarakoa, Aizkorbekoa, Erroke Deunakoa eta Fatima Ama Birjinakoa. Buruntza gailurretik gertu dagoen Burdin Aroko aztarnategia ezagutzeko aukera ere izango da.
Ibilbide honetan lau baselizen albotik igaroko gara. Lehena Santa Barbarakoa, bigarrena Azkorbekoa, hirugarrena Erroke Deunakoa eta azkena Fatimako Ama Birjinakoa. Lehen biak ezagunak dira. Erroke Deuna baseliza Buruntzako tontorretik gertu dagoen ermita txiki bat da eta Fatimako Ama Birjinakoa Urnietara etorritako etorkin Portugesek eraikia da beraien Fatimako Ama Birjina maiteari otoi egin ahal izateko.
Buruntza gailurretik gertu dagoen Burdin Aroko aztarnategia ezagutzeko aurkera ere egongo da.
Anima zaitez!
Ibilbidearen deskribapena
Hernanitik irten eta, harrobi atzetik, Santa Barbarako baselizara igoko gara. Bertatik Elutxeta sagardotegira jaitsiko gara eta Aizkorbe aldera egingo dugu. Ermitara iristerakoan gailurrera doan bideari jarraitu behar zaio. Ordu erdi eskasean gailurrean izango gara. Nahi duenarentzat tartea izango da aztarnategia bisitatzeko.
Indarrak berritu ondoren Erroke Deuna baseliza aldera jaisten hasiko gara. Zertxobait gehiago jaitsi ondoren eskuinera egin eta gailurra inguratuz, mendiaren ipar aldetik, Aizkorbe baselizara itzuliko gara. Hormigoizko pistari jarraituz Urnieta jaitsiko gara. Fatimako Ama Birjinari dedikatutako baselizaren albotik igaroko gara Urnietara iritsi baino zertxobait lehenago.
Urnietatik Hernanira itzuliko gara Moko sagardotegitik pasatuz.
Datu interesgarriak
Irteera ordua: goizeko 8:00tan
Luzera: 15 km
Denbora: 5 ordu inguru
Desnibela: 400 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
29-09-2025
Guadalupetik Lezora
Jaizkibeldik barrena
11-09-2025
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
20-08-2025
Eibartik
Udalara
GR-121 ibilbidetik
03-07-2025
Santioko asteburu luzea Kantabrian, Collados del Asón Parke Naturalean
26-05-2025
Urepeletik Urkiagara,
Red Ceroko
kideen omenez
20-05-2025
Intxorta (736 m) eta Intxorta txiki (715 m) Elgetatik
06-05-2025
Info Meteo
Info Links