
Ibilbidek paisaia:: mendirizmendi.com
GR 121: Gesalibar - Leintza-Gatzaga
mendirizmendi.com | 2026-02-23
GR121 ibilbideari jarraituz oraingo honetan Gesalibar eta Leintz-Gatzaga artean dagoen etapa burutuko dugu. Etapa honek Aitzgorriko atarian utziko gaitu.
Kantauri itsasoa Aizkorri-Aratzko Natur Parkearekin lotzen duen GR-121 bideari jarraituz oraingo honetan Gesalibar eta Leintz-Gatzaga arteko etapa burutuko dugu. Etapa luzea da, baina edertasun handiko paisaiak ditu eta Leintz-Gatzagako herri politean amaitzen da.
Egutegian martxoak 29 egingo dela jartzen du, baina 8ra aurreratu dugu. Egutegian ere Udalatik aterako garela jartzen gu, baina ibilbide oso luzea irteten zenez, zertxobait moztea erabaki dugu eta Gesalibarrekin irtengo gara. Aldaketa horiek ez diote irteerari edertasuna kentzen.
Santa Ageda, gaur egun Aita Meni Ospitale psikiatrikoa dena, Gesalibarren dago. Gaur Ospitale pskiatrikoa dena aintzinean oso famatua izan zen bainuetxea bezala. Bertara joaten zen deskantsatzera Isabel II erreginaren Canovas del Castillo ministroa. Bertan zegoela, atseden-egun batzuk igarotzen, 1897ko abuztuaren 8an hil zuten. Erasotzailea Michele Angiolillo anarkista italiarra izan zen.
Ibilbidea Leintz-Gatzaga herri politean amaitzen da. Famatuak dira Dorletako gatz fabrika, bere errota eta Dorletako Santutegia. Azken hori herriaren gaineko muino batean dago kokatua, ur gazia isurtzen duen iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko erromatarrek eraikitako gazteluaren hondarren ondoan.
Gatz-iturriaren ustiapena Burdin Aroan hasi zen. Gatzaren industriak eta horren inguruko jarduerek hiribilduaren sorrera bultzatu zuten 1331. urtean Gaztelako Alfontso XI erregeak aginduta, ur gaziko iturburutik gertu. XVII. mendean Errege Bidea eraiki zen, Leintz-Gatzagatik barrena Gipuzkoako kostaldea barnealdearekin lotzen zuena. Horrela, Leintz-Gatzaga Europa eta Gaztela lotzen zituen ibilbidearen parte bihurtu zen. Horrek oparotasun handia ematen zion herriari. Gaurko hirigune historikoak garai hartako zaporea mantentzen du.
Ibilbidearen deskribapena
Bidea gora eginez hasten da. Ia atsedenik gabe, lehen zati honetan ibilbidearen desnibel handiena, 500 metro inguru, burutzen da.
Murugain mendia inguratuz Untzilla auzora iritsiko gara. Bideak gora egiten jarraitzen du. Asentsio, Daborralde eta San Adrian gailurrak inguratuz Durakogainean dagoen iturrira iritsi arte. Urak kolore gorrixka du iturriak burdina duen metal-ura baitu. Ur ferruginosoek, burdinean aberatsak diren urek, propietate antianemiko eta berreratzaile indartsuak dituzte, globulu gorrien eta hemoglobinaren ekoizpena estimulatzen baitute.
Hemendik aurrera, tarte batean, bideak behera egiten du. Gandor bati jarraituz, pista batetik, Marin auzora jaitsiko gara. Hemendik, igoera labur baten ondoren, ia altura irabazi edo galdu gabe, Leintz-Gatzagaren herri gaineko baserrietara hurbilduko gara. Etxebarri baserrira iristerakoan, behera egin behar da, herri aldera. Dorletako Andra Mari elizaren albotik pasa ondoren, berehala gara ibilbidearen amaiera den Leintz-Gatzagako hiri erdigunean.
Datu interesgarriak
Eguna: Martxoak 8
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 19 km
Denbora: 7-8 ordu inguru.
Desnibela: 830 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2026-02-20
Iritsi da urteroko hitzordua:
Zuhaitz Eguna Saratsainen
2026-02-05
Mendiko eskia
eta elur-erraketak
Portaleten
0000-00-00
2026-01-05
“Hernani
ezagutuz”:
Usokori bira
2025-12-12
Urteko azken irteeran
Urkabe (234 m) mendira
igoko gara
2025-11-22
Urtea bukatzeko Oriamenditik Santiagomendira
2025-11-11
Info Meteo