
Getaria:: mendirizmendi.com
Azkizu
mendirizmendi.com | 2026-06-07
Oraingo honetan Gipuzkoako kostaldera joko dugu. Txakolinaren ibilbidearen zati bat egingo dugu —PR Gi 202tik barrena — Getariako Azkizu auzotik Zarautzeraino; 260 metroko desnibel txikiko eta 7 kilometroko ibilbidea, hain zuzen ere. Itsas ertzeko magal leun horiek mahasti artean ikusmira politak eskainiko dizkigute; baita gertuko altxor txikiak ere.
Abiapuntua Azkizura doan pista izango da. Aldapa bat igo eta berehala "San Martin"
baselizara helduko gara. XIII. mendeko baseliza hori auzo xarmant honen erdigunea
da. Done Jakue bidean kokatuta, leku honetan VI. mendeko nekropoli aztarnek
erromatar jatorria erakusten dute. Horrez gain, ondorioztatu dute gaur-gaurkoz
baseliza hori Gipuzkoako kristau-komunitate zaharrena dela.
Auzoa pasa ondoren eta Zarauzko bidea hartuz, "Arriaundi"ko eremua zeharkatuko
dugu. Historiaurreko tumuluak aurkituko ditugu bertan, eta sakratu egindako eta
kondairaz betetako harearrizko harriaren ondotik pasako gara.
Txakolin mahastien artean egingo dugu bidea. Mahastiak egon aurretik artelatzak —
Quercus suber — zeuden lur horietan, eta, zorionez, gaur egun ale garrantzitsu batzuk
ikusteko aukera dugu. Bertako hizkeran artelatzei arkamurkak irizten zaie. Zuhaitz
horiek garrantza handia izan dute. Landetako artelatzaren zabalgunearekin dute lotura
eta egun babestuak daude.
Behin Garate gaina pasa ondoren eta "Zingira" basotik malda behera, "Vista Alegre"
parkeraino iritsiko gara. Han miradorean geldiunea egin eta botanikaren ikuspuntutik
aberats den toki honetan amaituko dugu irteera.
"Vista-Alegreko dorrea"
Familia aristokrata batek eraiki zuen haien gozamenerako. Villapadiernatarrek 1913.
urtean eraiki zuten eta Gipuzkoan hormigoizko lehenengo egitura izan omen zen.
Geroago lurrak udalari saldu zizkioten.
Egun dorrea berreskuratuta dago eta, guztiok gozatzeko aukera izan dezagun, parke
botaniko eder bat sortu dute bertan.
Eguna: Ekainak 14
Ordua: Goizeko 8:30etan
Tokia: Atsegindetik
IBILBIDEA
Luzera: 7 km
Denbora: 3,30 h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
2026-05-17
Pottoka bidea, Lapurdi eta Nafarroa artean
2026-05-07
Degurixa,
Gipuzkoako karstean
barrena
2026-05-02
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
2026-04-26
2026-04-16
2026-04-06
Ipuliño (925 m): Leitzaran haran gaineko mendia
2026-02-23
Info Meteo