
Paisaia:: mendirizmendi.com
Pottoka bidea
mendirizmendi.com | 2026-05-17
Pottoka bidea Xareta haranari itzuli osoa ematen dion ibilbidea da. Bailarako lau herriak, bi Nafarroakoak (Urdazubi eta Zugarramurdi) eta bi Lapurdikoak (Sara eta Ainhoa), lotzen ditu.
Guk ez dugu osoa egingo. Ainhoan hasi eta Zugarramurdin amaituko dugu. Ibilbideak Bidea inguru horietako hiru kobazulo ospetsuetatik igarotzen da. Sorginen leizea Zugarramurdin, Ikaburu Urdazubin eta historiaurreko Sarako kobazuloak. Ibilbidea luzea da, baina beti bide onetatik eta zementatutako eta asfaltatutako pistetatik doanez oso eroso egiten da.
Zalantzarik gabe, Zugarramurdiko Lezea da herriko lekurik ezagunena eta bere historiako erdigune neuralgikoa. Hirigunetik 500 metro eskasera kokatzen da multzo karstiko ikusgarri baten barruan. Kondairak akelarreen ospakizunak kokatzen ditu bertan. Leizeen albo batean akelarrea dago, tradizioaren arabera, sorginen gaueko bilkurak egiten ziren larrea. Inkisizioak XVII. mendearen hasieran deabruaren adoraziotzat jo zituen erritu-jai horiek. Horregatik, sorginen bilkurak "akelarre" izena hartzen dute.
Inguru hauetako da ere Pedro Agerre Azpilkueta, “Axular”. 1556. urtean Urdazubiko Axular izeneko etxean jaio zen eta hortik datorkio idazle goitizena eta historiara pasa den izena. 1643an idatzi zuen Gero liburua, euskaraz idatzi den literatura testurik onena askoren esanetan. Eragin handia izan zuen ondorengo euskal idazleen artean.
Aita Barandiaran ataundar etnologo ospetsua Saran bizitakoa da (1936-53 bitartean) Espainiako Gerra Zibiletik babesteko asmoz. 1936an Sarako lezeak publikora aurkeztu zituen.
Ibilbidearen deskribapena
Sara herritik irten eta hego aldera egingo dugu. Soro eta baserrien artetik Etxalarretik datorren errepidera iritsiko gara. Errepidea zeharkatu eta bideak emeki gora egiten du. Soro eta baserrien artean errekatxo batek sortzen duen bailaratxo batera hurbilduko gara. Bailarari jarraituz D4 errepidera iritsiko gara. Hori zeharkatu eta igoera labur baten ondoren, Ainhoa herrira iritsiko gara. Ibilbidearen hasieratik 12 km inguru dira.
Igoera eta jaitsiera laburrak eginez soroen artetik (nahiz eta basoren bat zeharkatu) Urdazubira hurbildu behar da. Bi herrien arteko distantzia 7 km-koa da. Azken zatia Zugarramurdira hurbiltzea da. Tarte hori ere nahiko laua da eta nahiz eta ibilbidearen amaieran egin, nahiko eroso egiten da.
Datu interesgarriak
Eguna: Ekainak 7
Irteera ordua: Goizeko 7:30etan
Luzera: 24 km
Denbora: 6 ordu inguru.
Desnibela: 500 m gorantz eta 400 m beherantz.
Zailtasuna: Ibilbide luzea, baina bide erosoetatik doana.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2026-05-07
Degurixa,
Gipuzkoako karstean barrena
2026-05-02
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
2026-04-26
2026-04-16
2026-04-06
Ipuliño (925 m):
Leitzaran haran
gaineko mendia
2026-02-23
Gesalibarretik Leintz-Gatzagara GR-121 ibilbidetik
2026-02-20
Info Meteo