.jpg)
Urkabe.:: mendirizmendi.com
Urteko azken irteeran Urkabe (234 m) mendira igoko gara
mendirizmendi.com | 2025-12-12
Oraingo honetan Oiartzungo tontor xume hau ezagutuko dugu.
Ibilbidea, herriaren erdigunean dagoen San Esteban elizaren ondotik abiatuko dugu.
Gorantza egingo dugu Urkabe tontorreraino dauden 150 metrotako desnibela gaindituz. Tontorrean eskailerak dituen harrizko gurutzea dago eta bertan merezitako atsedena hartuko dugu.
Ondoren, Gurutze auzo aldera jaitsiko gara eta Beloaga erdi aroko gazteluaren hondarrak bisitatuko ditugu.
Eguna: Abendua 21
Ordua: Goizeko 9:00etan
Tokia: Atsegindetik
IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3,30 h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
2026-10-04
Leintz-Gatzagatik Arantzazura
GR-121 ibilbidetik
2026-09-24
2026-09-10
Oporrak pasata, Hernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
2026-08-18
Oporren ondoren
Udalaitzera (1120 m) igoko gara
2026-06-29
Uztailean Pirinioetara:
Musales-Respomuso-Arremoulit
2026-06-07
Getariako Azkizu auzotik Zarautzeraino joango gara
2026-05-17
Info Meteo