Izkierreko ur-jauzia.:: mendirizmendi.com
Lekunberritik Izkierreko
ur-jauzira joango gara
mendirizmendi.com | 2026-11-11
Ibilbide atsegina, zailtasun txikikoa eta ederra.
Lekunberritik abiatu eta Mugiro herrixkara igoko gara. Mugirotik beherako bidea hartuko dugu ibairantz, Hiruzubide ibilbideari ekiteko.
Zubietako bat gurutzatu ondoren, ibaiaren beste aldetik jarraituko dugu, basoan barna, Ixkier ur-jauziraino. Paraje zoragarria da. Ur-jauzian argazki batzuk atera eta Lekunberrira itzuliko gara, autobusa hartzera.
Aholkuak: ibai-ertzetik ibiliko garenez, komeni da oinetako onak eramatea, oinak erraz ez bustitzeko.
Datu interesgarriak
Eguna: Azaroak 22
Irteera ordua: Goizeko 08:30ean
Tokia: Biteri kultur etxean.
Luzera: 10 km
Denbora: 3,5 h
Desnibela: 100 m
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
2026-10-20
Mendizale astea
azaroak 2tik 6ra
bitartean izango da
2026-10-04
Leintz-Gatzagatik
Arantzazura
GR-121 ibilbidetik
2026-09-24
2026-09-10
Oporrak pasata,
Hernioko erromerira
irteera gaztetxoekin
2026-08-18
Oporren ondoren Udalaitzera (1120 m) igoko gara
2026-06-29
Uztailean Pirinioetara: Musales-Respomuso-Arremoulit
2026-06-07
Info Meteo