Pagoeta mendia.:: Mendiriz mendi
Pagoeta (678 m): Itsasoaren usaina
mendirizmendi.com | 2020-03-04
Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta giza ingurunearen arteko oreka islatzen da. 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio.
Eta tontor hauxe izango da gure helburua. Aia herritik atera eta ibilaldiari ekingo diogu, pixkanaka, Ernio txiki izenez ezagutzen den eta bidegurutzez beteta dagoen leku berezira eramango gaituen bide batetik.
Puntu horretatik Pagoetako gailurra eta gurutzea banatzen dituen lepora joango gara, eta handik, eguraldiak eragozten ez badu, itsasoa eta kostaldeko Zarautz edota Getaria herriak ikusi ahalko ditugu, hamaiketakoarekin indarberritzen garen bitartean.
Urdaneta auzorantz egingo dugu jaitsiera, gure ibilbidearen amaiera izango den auzoa.
Bertan autobusa hartuko dugu eta familiarekin bazkaltzeko denbora izango dugu, Biteriko filma ikustera joan aurretik.
IRTEERA
Eguna: martxoaren 15ean
Ordua: 08:30etan
Tokia: Biterin kultur etxean
IBILBIDEA
Luzera: 7,5 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 300 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
2024-04-23
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
2024-04-08
2024-04-04
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
2024-03-26
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
2024-02-27
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
2024-02-26
Aizpeako meategia,
burdinaren
lurraldea
2024-01-28
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo