Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Pagoeta mendia.

Pagoeta mendia.:: Mendiriz mendi

Pagoeta (678 m): Itsasoaren usaina 

mendirizmendi.com  | 04-03-2020

Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta giza ingurunearen arteko oreka islatzen da. 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio.

Eta tontor hauxe izango da gure helburua. Aia herritik atera eta ibilaldiari ekingo diogu, pixkanaka, Ernio txiki izenez ezagutzen den eta bidegurutzez beteta dagoen leku berezira eramango gaituen bide batetik.

Puntu horretatik Pagoetako gailurra eta gurutzea banatzen dituen lepora joango gara, eta handik, eguraldiak eragozten ez badu, itsasoa eta kostaldeko Zarautz edota Getaria herriak ikusi ahalko ditugu, hamaiketakoarekin indarberritzen garen bitartean.

Urdaneta auzorantz egingo dugu jaitsiera, gure ibilbidearen amaiera izango den auzoa. Bertan autobusa hartuko dugu eta familiarekin bazkaltzeko denbora izango dugu, Biteriko filma ikustera joan aurretik.

IRTEERA
Eguna: martxoaren 15ean
Ordua: 08:30etan
Tokia: Biterin kultur etxean

IBILBIDEA
Luzera: 7,5 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 300 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña