
Urepele.:: mendirizmendi.com
Urepeletik Urkiagara, Red Ceroko kideen omenez
mendirizmendi.com | 26-05-2025
II. Mundu Gerran aliatuak Portugalera pasatzeko eratutako ihes-sarea izan zen. Laguntzen parte hartu zuen kide bat Paquita Bretos izan zen. Irteera honekin bere ekarpena omendu nahi da.
Ibilbidea Kintoko baso magikoko eremutan kokatzen da. Kintoko basoa Europako pagadi garrantzitsuenetako bat da, eta erabateko erreferentzia Nafarroan. Ezin denez ustiatu, fauna eta flora aberatsa kontserbatzen ditu.
Ibilbidea Fernando Aire Etxart “Xalbador” jaio zen Urepele herritik hasten da. Xalbador bertsolari liriko eta poetikoa izan zen bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituela bertsoetako gai, gehienetan melankolia puntu batekin.
Xalbadorrek Uztapiderekin zuen adiskidetasuna dela eta, 2023. urtean Zestoa eta Urepele arteko senidetze akordioa sinatu zuten. Beraz Mendiriz Mendik ipar eta hego aldeko bi herri xume, baina garrantzitsu horiek sinbolikoki elkartuko dituen ibilbidea antolatu du. Ibilaldi honekin ere Red Ceroko kideak omendu nahi dira. Bigarren Mundu Gerran Euskal Herriko Pirinioetan aliatuak Portugalera pasatzeko eratu zen ihes-sareari deritzo Red Cero. Parte hartu zuten pertsona guztiak (mugalariak, logistikaren arduradunak, aterpetxeetako jabeak eta abar) gogoratzeko eta memoria historikoa bizirik mantentzeko muga zeharkatzen duten mendiko irteerak antolatzen ditu noizbehinka Mendiriz Mendik. Sare horretan laguntzen parte hartu zuen horietako bat Paquita Bretos izan zen. Irteera honekin bere ekarpena omendu nahi da.
Datu interesgarriak
Eguna: Ekainak 8
Irteera ordua: Goizeko 8:30tan
Luzera: 12 km
Denbora: 4 ordu inguru.
Desnibela: 900 m gorantz eta 500 m inguru beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
11-11-2025
Talaia bidea:
Pasaia - Donostia
22-10-2025
Bazkide
Eguna:
Berrobi - Leaburu
22-10-2025
Mendizale astea
azaroak 3tik 7ra
bitartean izango da
09-10-2025
Gartxoten bidetik Otsagabiaraino Abodiko mendilerroan zehar
29-09-2025
Guadalupetik Lezora
Jaizkibeldik
barrena
11-09-2025
Oporrak pasata, Ernioko erromerira irteera gaztetxoekin
20-08-2025
Info Meteo
Info Links