
Andartotik ikusten den paisaia.:: mendirizmendi.com
Degurixa,
Gipuzkoako karstean barrena
mendirizmendi.com | 07-05-2026
Ibilbide honetan Degurixa ezagutzeko aukera egongo da. Degurixa Gipuzkoako egitura karstikoaren adibide nabarmenetako bat da. Sakonune karstiko itxia da, hondo laua duena eta kareharrizko hegal aldapatsuz inguratuta dagoena.
Ibilbidea bisita daitekeen Arrikrutz kobaren aparkalekutik hasiko dugu. Arrikrutz koba berezia da bere espeleo-formazioengatik eta bertako aurkikuntza paelontologikoengatik.
Ibilbidean Degurixatik pasatuko gara. Degurixa, Gipuzkoako egitura karstikoaren adibide nabarmenetako bat da. Degurixa polje bat da. Eta zer da polje bat? Sakonune karstiko itxia da, hondo laua duena eta kareharrizko hegal aldapatsuz inguratuta dagoena. Hondo laua deskaltzifikazio-materialak (buztinak) eta arrastatutako sedimentuak metatzearen ondorio da.
Ibilbidearen amaiera aldera Aitzulo izeneko “begitik” igaroko gara. Formazio natural hori, harkaitzean landutako begi-nini erraldoi baten antzekoa, Orkatzategi mendia zeharkatzen duen tunela da.
Ibilbide osoan, han-hemenka, monumentu megalitiko ugari aurkituko ditugu.
Ibilbidearen deskribapena
Ibilbidea Arrikrutzeko aparkalekutik abiatzen da, autobusa ezin baita Araotzeraino igo. Errepidetik herriraino igoko gara. Herrian sartu baino metro batzuk hasten den pista hartuko dugu. Pistatik igoko gara, GR121aren arrastoei jarraituz, Andartoren ekialdeko magalean dagoen Andartoko hesatea izeneko lepora iritxi arte.
Puntu horretan pista utzi eta Andartora igoko gara. Arnas apur bat hartu ondoren, berriro atzera egin behar da eta aurreko lepora jaitsi. Eskuinera eginez Degurixa jaitsiko gara bertako belar-lautada eder horretaz gozatzera. Zertxobait atzera egin eta Degurixa ezkerrean geratzen den Kontrastako lepora igo behar da pista batetik. Pistari jarraituz 2 km inguru egin ondoren Santakrutzeko lepora iritsiko gara. Bertan Araotzera jaisteko aukera dago, baina guk aurrera egingo dugu. Gandorrari jarraituz Orkatzategira igoko gara. Hego-ekialdera eginez jaisten hasiko gara. Amaierara iritsi baino lehen, Aitzulora iritxiko gara. Bere barrutik bistak ikusgarrik dira.Pistatik herrira jaitsiko gara eta bertatik Arrikrutzeko aparkalekura.
Datu interesgarriak
Eguna: Maiatzak 17
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 19 km
Denbora: 7-8 ordu inguru.
Desnibela: 900 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Ibilbide luzea. Fisikoki ongi prestatuta egon behar da.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
02-05-2026
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
26-04-2026
16-04-2026
06-04-2026
Ipuliño (925 m):
Leitzaran haran
gaineko mendia
23-02-2026
Gesalibarretik Leintz-Gatzagara GR-121 ibilbidetik
20-02-2026
Iritsi da urteroko hitzordua: Zuhaitz Eguna Saratsainen
05-02-2026
Info Meteo
Info Links