
Aralar Larte gailurretik.:: mendirizmendi.com
Bazkide Eguna: Berrobi - Leaburu
mendirizmendi.com | 22-10-2025
Urtero bezala Bazkide Eguna ospatuko dugu. Gosea pizteko Berrobi-Leaburu ibilbidea egingo dugu. Txangoa amaitu ondoren, mahai baten inguruan, lagun arteko giroan, egunaz gozatzeko aukera izango dugu.
Urtero egiten dugun bazkide eguna aurten ere ospatuko dugu. Bazkide eguna senidetze eguna da, mahai baten inguruan biltzeko eta gure anekdotak eta abenturatxoak kontatzeko eguna.
Ibilaldiari dagokionez, Berrobin hasi , Larte mendira igo eta Leaburun amaituko da.
Bazkariari dagokionez, Leaburuko Ostatuan izango da. Ostatu hau Peñascal Kooperatibak kudeatzen du, eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakunde bat da; eta hainbat inguruabar pertsonal, akademiko edo sozialengatik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea du helburu.
Bidaia eta bazkaria 40€ izango da. Bazkarian, edaria eta kafea barne. Ondorengoa norberak ordaindu beharko du.
Datu interesgarriak
Eguna: Azaroak 16
Irteera ordua: Goizeko 8:00tan
Luzera: 13 km
Denbora: 4-5 ordu inguru.
Desnibela: 650 m gorantz eta 500 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
07-06-2026
Getariako Azkizu auzotik
Zarautzeraino joango gara
17-05-2026
Pottoka bidea,
Lapurdi eta
Nafarroa artean
07-05-2026
Degurixa,
Gipuzkoako karstean
barrena
02-05-2026
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
26-04-2026
16-04-2026
06-04-2026
Info Meteo
Info Links