
Ernio 2024.:: Mendírizmendi.com
Oporrak pasata, Ernioko erromerira irteera gaztetxoekin
mendirizmendi.com | 11-09-2025
Urtero egiten ohi dugun bezala aurten ere Euskal Herriko tradizio zaharrei eutsiko diegu eta Ernioko erromerira irteera antolatu dugu gaztetxoentzat. Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko soroetara jaitsi eta bertako giro apartaz gozatzeko aukera izango da.
Hernanitik irten eta Bidaniako mendatera hurbilduko gara. Autobusak uzten gaituen lekutik mantxo-mantxo gora egingo da. Igoera lasai hartuz, Ernioaren atzeko aldetik, gailurrera igoko gara. Urtero bezala, nahi duenak, gailurrera iritsi baino lehenago aukera izango du burdinezko eraztunak gorputzetik pasa arazteko. Usadioak dioenez ona omen da artritis eta hezurretako. Ez da gure gaztetxoen kasua, baina esan ohi denez, badaezpada.
Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko txaboletara jaitsiko gara eta tarte luze batez inguruan sortzen den giro apartaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren autobusera jaitsi eta herrira bueltatuko gara eguerdi ingurura (irteera egun erdikoa da).
Izena emateko
Irteera irailak 21ean izango da, Atsegindegitik abiatuta,goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea irailaren 19an amaituko da.
07-06-2026
Getariako Azkizu auzotik
Zarautzeraino joango gara
17-05-2026
Pottoka bidea,
Lapurdi eta
Nafarroa artean
07-05-2026
Degurixa,
Gipuzkoako karstean
barrena
02-05-2026
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
26-04-2026
16-04-2026
06-04-2026
Info Meteo
Info Links