Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Beriyoko artea.

Beriyoko artea.:: mendirizmendi.com

Iritsi da urteroko hitzordua: Zuhaitz Eguna

mendirizmendi.com  | 2017-02-09

Larunbatean aurtengo zuhaitzak landatuko ditugu urtero egiten dugun moduan. Igandean irteera berezia izango dugu.

Larunbatean aurtengo zuhaitzak landatuko ditugu urtero egiten dugun moduan. Igandean irteera berezia izango dugu; aukera izango dugu hiru zuhaitz aparteko ezagutzeko eta beraiei buruz gehiago ikasteko. Zeure buruari galdetuko diozu... zer da zuhaitz aparteko bat? Horrela deitzen zaie tamaina, adin, historia, edertasun edota kokalekuari dagokionez ohi ez bezalako ezaugarriak dituzten zuhaitzei. Legeak babestu egiten ditu. Ezin dira suntsitu, bertan markarik egin, ezta behean surik ere egin.

Erkidegoan 25 daude, 9 Gipuzkoan eta 3 gugandik oso gertu. Horietako 1 Hernanin bertan, Ginkgo Biloba, hain zuzen ere. Igandean Hernanikoa ikusteaz gain, Donostian dauden biak ikusiko ditugu: Igarako haritza eta Beriyoko artea. Batetik bestera joateko, garraio publikoa erabiliko dugu. Norberak ordaindu beharko du bidaia.

Lurraldebuseko txartela ez duenak dirutan pagatu beharko du.
Informazio gehiago nahi baduzu, sartu lotura hauetan.

IRTEERA
Egunak: Larunbatean, otsailaren 18an, 09:00etan Biteri kultur etxean eta igandean, otsailaren 19an, 09:00etan, Gudarien plazan.

IBILBIDEA
Luzera: 2 km
Denbora: 2-2,30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar da.