Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

GR-11

GR-11:: es.wikipedia.org/wiki/GR-11

GR-11 Lehen etapa: Irun-Bera

mendirizmendi.com  | 2017-01-14

Elkarteak GR-11 Ibilbide Luzearen lehen zatia egiteko asmoa du. Soilik Euskal Herriko etapak eta Huescan sartzen dena egingo dira. Guztira zortzi. Urtero bi etapa egingo dira, bata urtarrilean eta bestea abenduan.

Pirinioak, natura aldetik, inguru hauetako azken eremu basatia dela esan daiteke. Erliebe malkartsuek betiko fauna eta floraren gordailu dira. Geologikoki ere eremu aberatsa da eta muino leunak edo gailur zorrotzak aurki daitezke. Gure azken glaziarrak ere mendizerra honetan irauten dute.

Piriniotako bidea, GR-11 delakoa, Ibilbide Luzeko mendi-bidea da. Pirinio guztia zeharkatzen du Higer lurmuturretik hasi eta Creus lurmuturreraino, 800 km inguruko ibilbideari jarraituz. Bidea osoa margo zuri gorriez markatuta dago. Bere etapak herrien edo aterpeen artekoak izaten direnez gainean eraman beharreko zama ez da zertan oso astuna izan behar. Etapen luzera eta desnibelak nahiko desberdina da, denetatik dago. Bideak orokorrean nahiko egoera onekoak dira, pistak, bideak eta bidezidorrak tartekatzen direlarik.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
Lehenengo etapa hau benetan Higer lurmuturrean hasten da, baina Hondarrabi eta Irun arteko zatia oso urbanoa denez, Irunetik hasiko gara horrela mendi eremuan berehala sartzen baita. Irunetik hasi eta Ursain lepotik (430 m) pasa ondoren Endara urtegira jaisten da bidea. Hemendik San Anton lepora igo behar da (415 m) eta bertatik, behera eginez, Amargun izeneko lepora jaitsi behar da. Zerbait aurrerago bidea bitan zatitzen da. Eskuineko bideak Lesakara eramaten du (GR11.3 bariantea delakoa), ezkerrekoak aldiz Bera herrira. Gure bidea ehartu eta tapako azken aldapaigo ondoren Bera herrira jaisten da.

IRTEERA
Egunak: Urtarrilak 22
Irteera ordua: Goizeko 7:30
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEAK
Luzera: 21 km
Denbora: 6-7 h
Desnibel metatua: Gorantz eta beherantz 800 m inguru.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.