Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Urkabe.

Urkabe.:: mendirizmendi.com

Urteko azken irteeran
Urkabe (234 m) mendira igoko gara

mendirizmendi.com  | 2025-12-12

Oraingo honetan Oiartzungo tontor xume hau ezagutuko dugu.

Ibilbidea, herriaren erdigunean dagoen San Esteban elizaren ondotik abiatuko dugu. Gorantza egingo dugu Urkabe tontorreraino dauden 150 metrotako desnibela gaindituz. Tontorrean eskailerak dituen harrizko gurutzea dago eta bertan merezitako atsedena hartuko dugu.
Ondoren, Gurutze auzo aldera jaitsiko gara eta Beloaga erdi aroko gazteluaren hondarrak bisitatuko ditugu.

Eguna: Abendua 21
Ordua: Goizeko 9:00etan
Tokia: Atsegindetik

IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3,30 h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.