Udalaitz eta Udala auzoa.:: mendirizmendi.com
Eibartik
Udalara
GR-121 ibilbidetik
mendirizmendi.com | 2025-08-20
Gipuzkoako bira ematen dion GR-121 Ibilbidearen hainbat etapa egiteko asmoa du elkarteak. Oraingo honetan Eibar eta Elgeta bitartean ibiliko gara.
Ibilbidean Elgeta herritik pasatzen da. Herri hori euskal mendizaletasunarentzat garrantzi handikoa da bertan sortu baitzen Euskal Mendizale Federazioa 1924ean.
Elgeta pasa eta berehala, bi kilometro ingurura, “Intxortako atea” eskultura dagoen tokitik pasatuko gara. Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritza eta demokratikoki ezarritako errepublika defendatu zuten gudari eta milizianoen balentria oroitzeko eraikitako monolitoa da. Bizkaia hartu nahi zuten indar kolpista eta faxisten aurka baldintza kaxkarragoetan borroka egin behar izan zuten gure gudariek eta milizianoek. Beraien ideia eta jatorriak ezberdinak izanagatik etsai bakarraren aurka borrokatu zuten, eta askatasunaren biziraupenerako, sektore estrategiko hau irmoki defendatu zuten. Inguru hauetan askatasunaren eta demokraziaren defentsan 230 pertsona baino gehiagok bizia eman zutela estimatzen da. Eskultura Juan Jose Arangurenek diseinatu zuen eta 2007ko urtarrilaren 25ean inauguratu zuten.
Ibilbidearen deskribapena
Eibartik irten eta berehala gora egin behar da. Aizbakar gailurra eskuinetik inguratu eta Salbatore baseliza dagoen lekura hurbilduko gara. Pista bati jarraituz Azurtza mendiaren azpian dagoen Done Jakue baselizara hurbilduko gara. Aurrera jarraituz, ia altuera irabazi edo galdu gabe Karabieta mendatera jaitsiko gara. Errepidea gurutzatu eta, Lepazoro lepotik pasa ondoren, Elgetara jaitsiko gara.
Elgeta pasa ondoren, kilometro pare batetara, “Intxortako atea” eskultura dagoen tokitik pasatuko gara. Errepidea gurutzatu eta Intxorta Txiki eta Gaztelu Aitz gailurren artean dagoen lepora igo behar da. Lepotik Kanueta gailur aldera egingo dugu. Kanueta bere ezkerretik inguratu ondoren Kanpazar mendatera jaitsiko gara. Errepidearen beste aldera pasa eta Udalaitzen azpian dagoen Kanpazar harrobira hurbildu behar da eta hortik Meatzerreka auzora. Bertatik, 200 metroko desnibela duen igoera batetik, ibilbidea amaiera den Udala auzora igotzea geratzen da soilik.
Datu interesgarriak
Eguna: Irailak 14
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 21 km
Denbora: 6-7 ordu inguru.
Desnibela: 650 m gorantz eta 400 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2025-09-29
Guadalupetik Lezora
Jaizkibeldik barrena
2025-09-11
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
2025-07-03
Santioko asteburu luzea Kantabrian, Collados del Asón Parke Naturalean
2025-05-26
Urepeletik Urkiagara,
Red Ceroko
kideen omenez
2025-05-20
Intxorta (736 m) eta Intxorta txiki (715 m) Elgetatik
2025-05-06
Soila eta Pico la Muela Arabako Izki Parkean
2025-05-03
Info Meteo