Mendi-eskia.:: mendirizmendi.com
Aste buruko irteera mendi-eskia Panticosan
mendirizmendi.com | 2023-02-15
Mendi-eskia, fondokoa eta elur-erraketekin ibiltzeko aukera Panticosan asteburuko irteera batean. Derrigorrezkoa da federatuta egotea. Afaldu eta lo "Casa de Piedra" aterpean egingo da.
Martxoak 4-5eko asteburuan elkartean mendi-eskiko irteera bat antolatzen du. Panticosako Bainuetxe ingurutan dauden bi gailur egiteko asmoa dago.
Mendi-eski irteera da, baina fondoko eskia eta elur-erraketekin ibiltzeko aukera ere badago nahi duenarentzat. Plazak mugatuak dira eta derrigorrezkoa da federatuta egotea.
Ibilbideen deskribapena
Larunbata – Bacias (2.758 m)
Gauzak prestatu ondoren Bacias aldera igoko gara. Bertan aurkituko dugun elurraren egoeraren eta elur-mailaren arabera aukeratuko da zein bidetik igo. Igoerak 6 h inguru suposatuko ditu.
Igandea – Foratulas (2.581 m)
Igoeraren lehen herena larunbatekoaren berdina da. Gero eskuinera egin behar da eta malda leunetatik gailurrera igotzen da. Jaitsiera toki beretik egin daiteke edo eskuinean geratzen den bailara batetik.
Izena emateko
Irteera Martxoaren 4-5eko asteburuan izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 6:00tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.Plaza mugatuak.
Datu interesgarriak
Denborak: Bacias - 6 ordu; Foratulas - 4h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Neguko materiala: kranpoiak eta pioleta, eski-marrazak. Ahal baldin bada ARVA eta bururako kaskoa. ARVA elkartean aloka daiteke.
2023-09-03
GR-20 3. etapa:
Iribas - Amezketa
2023-08-27
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
2023-06-19
Faja de Racón (Ordesa)
eta Aragüelles (Aneto-Maladetas)
2023-06-03
Pikoketatik Aritxulegira:
hurrengo gaztetxoen
irteera
2023-05-22
Belatetik Labaienera
eta sanjoanetarako
prest
2023-05-04
2023ko eskalada ikastaroa datorren astean
2023-05-08
Info Meteo