Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Kalamua.

Kalamua.:: Mendiriz Mendi

Kalamua (768 m):
Bizkaia eta Gipuzkoa
artean

mendirizmendi.com  | 2019-10-20

Arrateko Ama Birjinaren Santutegia ezagutzeko aukera izango dugu.

Ixuako mendatean (Eibar) emango diogu hasiera ibilaldiari. Asfaltatutako pista batek Urtatzako aisialdi-gunera eramango gaitu. Bertatik, Akondia mendia inguratuz Kalamuako lautadetara doan bidezidorra hartuko dugu.
Lautada hauetatik Bizkaia eta Gipuzkoaren artean kokatuta dagoen Kalamua gailurreraino igotzeko azken aldapa bakarrik faltako zaigu.
Jaitsiera Arrateko Ama Birjinaren Santutegira egingo dugu, eta bertan jasoko gaitu autobusak.
Kontuan hartu larunbat gaueko ordu-aldaketa, lotarako ordubete gehiago izango dugularik.

Izena emateko
Irteera urriaren 27ean izango da, Atsegindegitik abiatuta, goizeko 8:30tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea urriaren 25an amaituko da.