Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Eskalada Ikastaroa

Eskalada ikastarorako kartela.

Eskalada ikastarorako kartela.:: mendirizmendi.com

Korapilo tailerra eta eskalada ikastaroa datorren astean

mendirizmendi.com  | 2018-05-21

Urtero bezala, Mendiriz Mendi Elkarteak eskalada praktikatzeko asteburu bat antolatu du.

KORAPILO TAILERRA
Eguna: Maiatzak 30, asteazkena.
Ordua: 19:30 h
Lekua: Mendiriz Mendiko lokalean.

Eskaladan erabiltzen diren korapilo basikoen errepasoa egingo dugu.
Ahal duenak eraman ditzala arnesa, kordinoren bat eta aseguruko mosketoia. Bertan, tailerrerako behar den materiala egongo da.

ESKALADA IKASTAROA
Eguna: Ekainak 2 eta 3.
Lekua: Eguraldiaren arabera aukeratuko ditugu eskalada guneak.

Kirol eskaladaren hastapena, mendizaleentzat oinarrizko soka erabilpena eta eskalada klasikoa edo trad eskalada.

Ekainaren 1ean, 20:00etan bilduko gara ikastaroari buruz hitz egiteko Klubean.