Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Besabi-Marizulo
btt

Fitxa teknikoa

luzera23 km

denbora1.45 h

altuera596 m

zailtasunaTxikia

Deskargak

trackTrack | KML

trackTrack | GPX

Perfila

perfila

Portu auzora iritsita, Urnietarako bidea hartu behar da. Trenbidearen parean joan eta behin Erratzu industrialdean gaudela, bidegorri batetik igo daiteke GI-3721 errepidera; handik gora, Besabi eta Marizulora heldu behar da. Bertatik, hasieran asfaltatuta dagoen pistan barrena, Andoainerantz jaitsiko gara harri solteko bidean behera, Plazaolaren ibilbidearekin bat egin arte. Urnietako gainean, bidegorria bazter utzi eta GI-131 gurutzatu behar da trenaren antzinako ibilbidea hartzeko berriro; A-15aren gainetik igarotzeko aukera emango digu.

Hernani aldera, GI-3832a hartu behar da Bidegurutzetaraino igotzeko. Bertatik, Arrikarteko Harkaitza (Monte Torcido) eta Santa Barbarako eskalada-eskola inguratuta, Hernanira jaitsi daiteke Arrigoaingo bidetik.

Jakingarriak: iturriak badaude ia ibilbide osoan asfaltatuta dagoen bidean zehar.

btt Urnietarako bidea.

bttAndoainerako jaitsiera.

bttSanta Barbara.