Aurreko bazkide egun batean jasotakoa.:: mendirizmendi.com
Bazkide eguna: Biriatu - Bera
mendirizmendi.com | 02-11-2023
Urtero egiten dugun moduan, aurten ere bazkide eguna ospatuko dugu. Anima zaitez, ongi pasatuko dugu eta.
Bazkide eguna ospatzeko Lapurdi eta Nafarroa artean egingo dugu ibilaldia. Biriatu herritik irten eta Xoldoko gainara (486 m) igoko gara. Tarte honetan ematen da ibilbideko igoera luzeena. Ia 450 metroko desnibela igo behar da. Gailurretik Poiries lepora (316 m) jaitsiko gara eta bertatik berriro gora egin behar da Manttale gailurreraino (574 m). Hemendik aurrera, gandorrari jarraituz, bideak behera egiten du eta Bera herrira hurbiltzen hasiko gara. Gandorrean zehar jaitsiera nahiko apala da, baian Bera herrira jaisteko azken metroak aldapa handikoak dira. Azken 200 metroko desnibel gogor hori jaitsi ondoren herrian izango gara. Bazkaria gertu izateak azken zati hau samurtzen dute eta berehala egiten dira.
Izena emateko
Irteera Azaroaren 19ean izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:30tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.
Datu interesgarriak
Luzeera: 11,5 km
Denbora: 4 ordu inguru.
Desnibela: 750m inguru beherantz eta gorantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
29-09-2025
Guadalupetik Lezora
Jaizkibeldik barrena
11-09-2025
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
20-08-2025
Eibartik
Udalara
GR-121 ibilbidetik
03-07-2025
Santioko asteburu luzea Kantabrian, Collados del Asón Parke Naturalean
26-05-2025
Urepeletik Urkiagara,
Red Ceroko
kideen omenez
20-05-2025
Intxorta (736 m) eta Intxorta txiki (715 m) Elgetatik
06-05-2025
Info Meteo
Info Links