
Txoritokietako gotorlekua.:: Gipuzkoa natura
Zamalbidetik Txoritokietarra (318 m) joango gara hurrengo irteeran
mendirizmendi.com | 14-10-2023
Errenteriako Zamalbide auzoan hasi eta txoko ezkutu asko topatuko ditugu ibilbide errez honetan: hariztiak, atsedenlekuak eta trikuharri eder bat.
Ibilbide zirkular erraz horrek Txoritokietako (318 m) tontor apalera eramango gaitu, eta, ondoren, ibilbide erraz horri jarraituko diogu San Markosko atsedenlekuraino.
San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Bere kokapena ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua eta pribilegiatua da, bertatik Kontxako , Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezkeelarik.
IRTEERA
Eguna: Urriak 22
Ordua: 08:30etan
Tokia: Atsegindegi
IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 300 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
22-11-2025
Urtea bukatzeko Oriamenditik Santiagomendira
11-11-2025
22-10-2025
Bazkide
Eguna:
Berrobi - Leaburu
22-10-2025
Mendizale astea
azaroak 3tik 7ra
bitartean izango da
09-10-2025
Gartxoten bidetik Otsagabiaraino Abodiko mendilerroan zehar
29-09-2025
Guadalupetik Lezora Jaizkibeldik barrena
11-09-2025
Info Meteo
Info Links