Belagua eta hondoan Ukerdi.:: Mackedwars
Hurrengo irteera Ukerdi mendira (2252 m) izango da
mendirizmendi.com | 22-09-2023
Nafarroan dagoen bi mila eskasetako batera izango da hurrengo irteera, Ukerdi gailurrera. Ukerdi Hiru Errege Mahaia gailurraren ezkerrean dagoen tontor bakartia da.
Inguru honek topografia oso gorabeheratsua du kareharri oso karstifikatu baten gainean baitago. Dolina eta goragune ugariz osatuta dago. Bertan leize, lapiaza eta haran itxi ugari tartekatzen dira, azaleko ur-korronterik gabe. Beraz leizez beterik dago, bat gailurrean bertan. Ibilbidetik gertu, munduko haitzulorik sakonenetako bat aurkitzen da, "Ilaminako Ateak" izeneko leizea.
Ibilbidea landaretza eta itxura ezberdineko eremuetatik igarotzen da. Sakonune batzuk izeidi-pagadiz estalita daude; beste batzuk, berriz, azaleko larrez beteta daude, eta basoa, oso argia, pinu beltzez egina dago.
Larunbata - Urriak 7
Izabara autobusez hurbildu eta Belaguako aterpera kontrabandisten bidetik igoko gara. Hiru ordu inguruko ibilbidea da. Motxila txiki bat eramatea nahikoa da, pisu gehiena autobusak igoko baitigu aterpera.
Igandea- Urriak 8
Belaguako mendatera igotzen hasi baino lehen errepidean dagoen bihurgune handiaren alboan dagoen aparkalekuan hasten da ibilbidea. Belaguako Txoko izeneko bidetik abiatuko gara. Pista bati jarraituz borda batera iritsiko gara eta aurrerago Larreria Zemeto bezala adierazitako bidea hartu behar da. Lapazarra mendiaren hegoaldeko isurialdearen gainetik doan bideari jarraituz Larreria lepora igoko gara.
Larrako paisaia kaotikoan sartuko gara. Hasieran ubide belartsu batetik, gero zuhaitzik gabeko eremu karstiko batetik. Hau da ibilbide osoko zatirik deserosoena. Ukerdiko saroiaren erdialdera iristean bi aukera izango ditugu. Lehena Zuriza aldera ibilbidea jarraitu. Bigarrena Ukerdiko gailurrera igotzea. Bigarren aukera horrek ibilbideari beste 500 metroko desnibela gehitzen dizkio eta denbora aldetik 3 ordu inguru luzatu. Nahi duenak egin dezake.
Linzako lepotik pasa ondoren Linzako aterpera jaitsiko gara. Azken zatia erosoagoa da belardiak baitira nagusi eta eremu harritsuak urriagoak direlako.
Izena emateko
Irteera Urriaren 7 eta 8an izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua larunbateko 13:30tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.
Datu interesgarriak
Luzeera: 14 km
Denbora: 6 ordu.
Desnibela: 800m inguru gorantz eta 500m inguru beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
Oharra: Ibilbide osoan ez dago urik.
06-02-2025
Hernani ezagutuz:
Oriamendi eta bere historia
20-01-2025
Mendiko eskia eta
elur-erraketak
Portaleten
14-01-2025
Iritsi da urteroko
hitzordua:
Zuhaitz Eguna
29-12-2024
Hernani ezagutuz:
Onddiri bira
urtea hasteko
01-12-2024
Urtea bukatzeko
Eskas, Artikutza
eta Goizueta
22-11-2024
Besabitik Ugaldetxora Muniskuetik barrena
06-11-2024
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
Info Meteo
Info Links