Urreako haitza.:: mendirizmendi.com
Zarateko bira (PR-Gi 2007)
mendirizmendi.com | 14-10-2022
Askorentzat ezezaguna den Tolosako auzo txiki bezain eder honek, ibilbide zoragarria eskaintzen digu Arrubi eta Balerdi mendien magaletan.
Hainbat laborantzaz eta baserriz osatutako paisaia dugu Bedaio ingurukoa. Garai bateko herrixken adibide da. Balerdiren itzalpean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugara hurbilduz, Aralarrek Nafarroa aldetik duen ikuspegi bortitz bezain liluragarriaz gozatuko dugu. Azkarate gertuen hartuta Araitz bailara izango dugu parez pare, Zarateko Lepotik. Balerdi mendiaren handitasunak hunkituta, basoetan eta zelaietan barrena eramango gaituen ibilbidean jarraituko dugu.
IRTEERA
Eguna: Urriak 23an
Ordua: 08:30etan
Tokia: Atsegindegi
IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 350 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
03-06-2023
Pikoketatik Aritxulegira:
hurrengo gaztetxoen irteera
22-05-2023
Belatetik Labaienera
eta sanjoanetarako
prest
04-05-2023
2023ko eskalada
ikastaroa
datorren astean
08-05-2023
GR-20 2. etapa:
Aralarko San Migel Santutegia - Iribas
25-04-2023
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
26-03-2023
Urruñatik Berara: hurrengo irteera
22-03-2023
Info Meteo
Info Links