Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Vignamale.

Vignamale.:: Iñaki Tejerina Guruziaga

Vignamale mendiari bira

mendirizmendi.com  | 2017-07-06

Lau eguneko irteera honetan Vignamale mendi ikusgarriari bira emateko aukera izango dugu. Plaza mugatuak (30 pertsona).

Lau eguneko irteera honetan Vignamale mendi ikusgarriari bira emateko aukera izango dugu. Etapak orokorrean 5-6 ordukoak dira, hirugarrena izan ezik, luzeagoa izango baita (8-9 ordu inguru). Lo egiteko nahikoa da maindirezko lo-zakua eramatea. Zama gutxiago eramateko eguneko janaria aterpeetan erosteko aukera dago.

LEHENENGO ETAPA
Pont d'Espagneren eta Cauterets herriaren artean dagoen la Raillere (1.050 m) auzotik hasiko gara. Jéret bailaran barrena, GR 10etik, igoko gara Pont d'Espagneraino (1.496 m). Bertatik Gaube lakura (1.725 m), beti GR 10etik, eta Oulettes de Gaube (2.150 m) aterpera iritsiko gara.

BIGARREN ETAPA
Igoera gogor batetik Mulas (2.591 m) lepora igo behar da. Handik Ara bailara osoa jaitsi behar da San Nicolas de Bujaruelo (1.350 m) aterpera iristeko.

HIRUGARREN ETAPA
Etapa luzeena. Bernatuara lepora (2.330 m) igo eta, Lourdes txabolatik igaroz, Ossoue (1.850) urtegira jaitsiko gara. Val d'Ossoue balairari jarraituz Bayssellance (2.650 m) aterpera igoko gara.

LAUGARREN ETAPA
Bayssellance aterpetik Hourquette d'Ossouera (2.734 m) igoko gara eta Oulettes de Gaube aldera Col d'Arraillérako (2.583 m) bidea hartuko dugu. Lepotik Estom (1.810 m) aterpera jaitsiko gara eta handik, Lutour bailaran zehar, la Raillera auzora. Nahi duenak aukera izango du Petit Vignamale (3.032 m) gailurra egiteko.

IRTEERA
Egunak: Uztailaren 22, 23, 24 eta 25a.
Irteera ordua: Larunbatean, goizeko 7:30ean.
Tokia: Atsegindegi.
Prezioak: FEDME duten bazkideek, 170 euro; FEDME ez dutenek 195 euro eta bazkide ez direnek aurreko prezio horiei 15 euro gehitu beharko dizkiete.

Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Izarezko lo-zakua aterpeetarako.

Plaza mugatuak: 30 lagun.

Pont d'Espagne. Pont d'Espagne. :: mendirizmendi.com ::