Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Lazkaomendi.

Lazkaomendi.:: mendirizmendi.com

Lazkaomenditik bira ederra egingo dugu

mendirizmendi.com  | 2017-06-06

Gaztetxoen aurtengo denboraldia Lazkaomendin amaituko da.

Ordiziatik abiatu eta Oiangu parketik pasa ondoren Lazkaomendira iritziko gara, (Txindokiren bistak paregabeak daude). Amaiketako ondoren Zaldibiko bidea artuko dugu.

Lazkaomendi track

IRTEERA
Eguna: ekaina 11an
Ordua: 09:00ean
Tokia: Atsegindegi plaza.

IBILBIDEA
Luzera: 7 km
Denbora: 3-3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 200 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.