Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Aralar mendilerroa.

Aralar mendilerroa.:: mendirizmendi.com

Sarastarriko kobazulora Aralar mendilerroan

mendirizmendi.com  | 2017-03-30

Aralarko kobazulo bat bisitatuko dugu eta ondoren Lareoko urtegitik pasatuko gara.

Oraingo honetan Aralarko kobazulo bat bisitatuko dugu eta ondoren Lareoko urtegitik Lizarrustiko parketxera jaitsiko gara.

Ataungo Aia auzotik abiatuko gara, Sarastarri mendiko bidea hartu eta, bide horri jarraituz, kobazuloa topatuko dugu. Hori bisitatzeko,linterna beharrezkoa da.

IRTEERA
Eguna: apirilian 9an
Ordua: 08:00ean
Tokia: Atsegindegi plaza.

IBILBIDEA
Luzera: 7 km
Denbora: 4-4:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 450 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.