Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

BAZKIDE EGUNA

Oskotz herria.

Oskotz herria.:: commons.wikimedia.org

2016ko Bazkide Eguna Imoitz haranean ospatuko da

mendirizmendi.com  | 2016-11-12

Urtero bezala, aurten ere, bazkide eguna ospatuko dugu. Nahi duten elkarkideekin ibilbide bat burutu ondoren bazkari baten inguruan elkartuko gara azaroak 20ean. Aurten ibilbidea Imoitz haranean izango da.

Imoitz harana Irurtzun bidean dagoen Latasa herritik gertu dago. Ibilbideak haraneko herri guztiak lotzen ditu, bidezidor, pista eta errepideak erabiliz. Bidea, marra horiekin, guztiz balizatuta dago eta ez du galerarik. Ibilbidearen luzera 19 km ingurukoa da eta Eraso, Zarrantz, Oskotz, Etxaleku, Beramendi, Udabe, Bentak eta Latasa herriak bisitatzen dira. Herri hauek etxe eta baserri ikusgarriak dituzte eta merezi du bisita. Ibilbidea luzea izan arren eta iraupena 5 ordu ingurukoa izan, desnibel gutxikoa da eta eroso egiten da.