Lareo.:: mendirizmendi.com
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
mendirizmendi.com | 2024-11-06
Etapa honekin GR-20 ibilbideari amaiera emango diogu. Azken etapa horrez gain, Bazkide Eguna ere ospatuko dugu eta, beraz, txangoa amaitu ondoren, mahai baten inguruan, lagun arteko giroan, egunaz gozatzeko aukera izango dugu.
2022an bertan hasi genuen GR20a, mendilerro osoari bira ematen dion ibilbidea. Hiru urte hauetan, basoak, zelaiak, haitzak eta herriak zeharkatu ditugu. Batzuetan eguraldi onarekin, beste batzuetan ez hainbeste. Etapa honekin emango diogu amaiera GR20ari.
Azken etapa honekin urtero egiten dugun bazkide eguna ere ospatuko dugu. Bazkide eguna senidetze eguna da, mahai baten inguruan biltzeko eta gure anekdotak eta abenturatxoak kontatzeko eguna.
Ibilbidea Ataun herritik abiatzen da eta Lareoko urtegitik igaro ondoren Lizarrustin amaitzen da. GR20 ibilbidearen zati handi batean bezala, azken etapa honetan ere basoen lasaitasuna izango dugu bidelagun. Pagoek, alertzeek eta elorriek, besteak beste, kolore polita ematen diote azken etapa honi.
.
Ibilbidearen deskribapena
Ataungo San Martinetik abiatuko gara. Agamunda eta Mallaburu mendiek sortzen duten gandorrari, ur-isurien mugari, jarraituz gora egingo dugu. Altuera hartzen joango gara, hasieran baso barrutik, gero soroetatik. Gailur horien azpitik pasa ondoren, tarte txiki batean behera eginez, Urkillagako mendatera iritsiko gara.
Bertan etapa burutzeko bi aukera daude. Lehena Aia auzora jaitsi eta Agauntza haranari jarraitzea da. Bigarrena Lareo urtegitik pasatzea da. Guk bigarrena egingo dugu.
Horretarako errepidea gurutzatu eta zementuzko pista batetik metro batzuk egin ondoren, ezkerretara jaiotzen den bidezidorra hartu behar da. Bide horrek Agaotz (972 m) gailurrera igoko gaitu, hasieran baso barrutik, gero soroen artetik.
Atsedenaldi txiki bat hartu ondoren, berriro ekingo diogu bideari. Hemendik aurrera dena beherako noranzkoan da. Jaisten hasi eta berehala basoan, pagadi batean, sartuko gara. Bideak Lareo urtegira jaitsiko gaitu. Urtegia bere eskuin aldetik inguratu pistari jarraituz, ia horizontalean, Lizarrustiko aterpera, ibilbidearen amaierara, iritsiko gara.
Datu interesgarriak
Eguna: Azaroak 17
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 14 km
Denbora: 5 ordu inguru.
Desnibela: 850 m gorantz eta 450 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2024-12-01
Urtea bukatzeko Eskas, Artikutza eta Goizueta
2024-11-22
Besabitik
Ugaldetxora Muniskuetik
barrena
2024-11-01
Aldura 544 m
Atalaia itsaso
kantabrikora
2024-10-24
Mendizale astea azaroak
4tik 8ra bitartean
izango da
2024-10-08
Aiekoko bira, goroldio eta pagoz egindako paisaia
2024-09-20
Santikurutze Kanpezu - Leon Dormido (1244 m) - Meano
2024-09-10
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo