Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Onddolako kanala.

Onddolako kanala.:: Mendiriz mendi

Onddolar 435 m: Leizaran gaineko ibilaldia

mendirizmendi.com  | 2023-03-22

Goiburu auzoko Txertota erretegiko aparkalekutik hasiko dugu ibilaldia.

Bidea sagarrondoak dituzten belardien artean hasten da eta gero baso bat zeharkatzen du. Bideari jarraituz, Onddobeti lepora (363 m.) eramango gaitu eta handik gailurreraino igoko gara. Gailurra Belabietako estazio megalitikoko lau dolmenez inguratuta dago.

IRTEERA
Eguna: Apirilak 2
Ordua: Goizeko 08:30ean
Tokia: Atsegindegin

IBILBIDEA
Luzera: 7 km
Denbora: 3,30 h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.