Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Oriamendi Pittikar baserritik.

Oriamendi Pittikar baserritik.:: Mendiriz mendi

Hernani ezagutuz: Oriamendi

mendirizmendi.com  | 2023-01-14

Oraingoan Oriamendira igotzeko aukera izango dugu.

Hernanin egingo dugun ibilbide honek Oriamendira eramango gaitu. Donostiarekin muga egiten duen goragune hau historiaren parte da.

Bertan,1837ko martxoaren 16an tropa Karlisten eta Isabelinen arteko guda izan zen. Lehengo Karlistadaren garaia zen.

Informazio gehiago www.wikipedia.org helbidean aurki dezakezu.

Paseo xume honek Hernaniko ikuspegiak eskaintzen dizkigu eta ezin dituzu galdu.

Herriaren paisaia, natura eta kultura. Animatu ¡


IRTEERA
Eguna: Urtarrilak 22
Ordua: Goizeko 9:00etan
Tokia: Gudarien plazatik

IBILBIDEA
Luzera: 6 km
Denbora: 4 h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.