Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Hodia eta eskailera.

Hodia eta eskailera.:: mendirizmendi.com

1.000 eskailera-mailak igoko ditugu irteera honetan

mendirizmendi.com  | 2022-12-03

Eskailerak igotzea gustuko? Hau da zure irteera. Leizaranen dagoen Bertxin zentral hidroelektrikoaren alboan dauden eskailerako 1.000 eskailera-mailak igoko ditugu irteera honetan. Anima zaitez!

Leizaran bailaran dagoen Bertxin zentral hidroelektrikoan dauden mila eskalilera-mailak igoko ditugu. Zentralaren goialdean ura jasotzeko kanala dago eta biak hodi batez konektatuta daude. Kanala eta zentrala lotzen dituen hodiak 150 m inguruko desnibela du. Bere albotik, mantenu lanak egiteko, eskailera bat eraikia dago. Hortik igoko gara.

Ibilbideak ongi bereizitako lau zati ditu. Lehena eskailerak igotzea, bigarrena kanal jarraitzea, hirugarrena autobia ondoren dagoen pistara igotzea eta laugarrena, eta azkena, pista horretatik Otietako atseden-lekura itzultzea.

Ibilbidearen deskribapena
Andoain herritik Otietako atseden-lekura hurbildu behar da eta hemendik Bertxin zentralera. Zentralean bi eskailera daude. Bata, motza, 500 eskailera-maila dituena eta bestea, luzea, 1.000 inguru eskailera-maila dituena. Guk hori egingo dugu. Eskailera aurrean dugula lana zein den argi dago. Igo, igo eta eskailera-mailak igo. Norbaitek kontatu nahi baldin baditu, aurrera, baina ez da behar 100 eskailera bakoitzeko marka txiki bat jarrita baitago. Lehen eskailera-mailak erraz egiten dira baxuak baitira. Azkenak dira gogorrenak.

Gora iristean ezkerrera egin eta kanalari jarraitu behar zaio. Orbara gailurra inguratu ondoren kanala utzi eta eskuinera egin behar da. Baso barrutik, lepotxo batera iritsi gara eta ondorenm autobia azpitik igaro ondoren, pistara batera. Pista beherako joera du. Arizmendi gailurra bere eskuin aldetik igaroko dugu eta Ondolarreko lepora iritsiko gara. Hortik aurrera bideak argi eta garbi behera egiten du eta ia ohartu gabe berriro izango gara ibilbidearen hasieran.

Izena emateko
Irteera Abenduaren 18an izango da.
Irteera lekua RENFE Hernani erdiko geltokian da eta irteera ordua goizeko 07:45 tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Denbora: 4 ordu
Desnibela: 400 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.