Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Eskalada ikastaroa

Ikastaroaren txartela.

Ikastaroaren txartela.:: mendirizmendi.com

Bilguneei buruzko tailerra eta eskalada ikastaroa maiatzean izango da

mendirizmendi.com  | 2022-04-28

Datorren maiatzean, ohi bezala, urteroko eskalada ikastaroa egingo dugu.

Izena ematen duen jendearen profilaren arabera erabakiko da zer landuko den zehazki ikastaroan: hastapenekoa edo ikastaro aurreratua izango den, kirol eskalada edo mendiko eskalada jorratuko den...

Horrez gainera eskaladarako bilguneei buruzko tailerra ere antolatzeko asmoa dugu. Tailerrak atal teorikoa eta praktikoa izango ditu, bilguneei buruzko ohinarrizko ezagutzak eskuratzearekin batera, ezagutza horiek praktikan jarriko ditugu elkarrekin, hala, ikasitakoa finkatuz.

Izena emateko deitu 943 332 745 telefono zenbakira, idatzi info@mendirizmendi.com helbidera edo gerturatu egoitzara.