Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Aizkorriko.

Aizkorriko.:: mendirizmendi.com

Aizkorriko 675 m: Adarraren itzalean dagoen tontorra

mendirizmendi.com  | 2022-04-02

Adarraren itzalean dagoen tontor txiki, apal eta, aldi berean, polit baterako irteera.

Xoxokatik abiatuko dugu martxa, Adarrara igotzeko ohiko bidearekin bat eginez. Gero Etenetako trikuharrirantz abiatuko gara. Puntu honetatik gure helburua hurbilago egongo da, ezagutzea merezi duen inguru berezia.

Autobusari buelta emateko, bidea desegingo dugu abiapunturaino.


IRTEERA
Eguna: Apirilaren 10an
Ordua: 08:30etan
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 300 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.