Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Aztarnak.

Aztarnak.:: mendirizmendi.com

Adunatik Adunara Atxulondoko Burdinolatik eta Belkoainetik barrena

mendirizmendi.com  | 2021-12-22

Gaurko honetan Aduna inguruko parajeetatik ibiliko gara eta Atxulondoko Burdinola eta Erdoitzako galdara ezagutzeko aukera izango dugu. Ibilbidea Belkoain gailurretik pasatzen da.

Aduna bertatik hasten da bidea. Sagardotegiak dauden aldera egin. Horiek zeharkatu eta gora igotzen jarraitu bidegurutze batera iritsi arte. Betan Basopeta aldera egin PR markak jarraituz. Basopetako lepoan hamaiketakoa egiteko mahaiak, burruntziak eta iturria daude. Aurrean ditugun bi bidetatik ezkerrekoa hartu eta igotzen jarraitu. Baserri baten albotik igaro ondoren bidegurutze batera iritsiko gara. Atxulondoko Burdinola aldera jo behar da. Adierazita dago.

Bideak behera egiten du. Erreka bazterra jarraituz Atxulondoko Burdinolara iritsiko gara. Burdinola hau XV. mendean jarri zen martxan eta funtzionatzen iranun zuen XVII. mendera arte. Nahiko ongi kontserbatuta dago.

Erreka zeharkatu eta hego aldera eginez igotzen hasiko gara. Momentu batean bideak mendebaldera biratzen du eta zertxobait aurrerago baserri batera iristen da. Hemendik hego aldera begiratuta aurre-aurrean dugu Belkoain gailurra. Bertara igo behar da, gurutzeraino. Bidean Erdoitza galdara ikusteko aukera izango da. Guztiz berritua dago.

Gailurrean indarrak berritu ondoren jaisten hasiko gara berriro Basopeta lepora itzultzeko. Bidean gerra zibilean erabilitako trintxerak ikusiko ditugu. Ibilbidea amaitzeko, igo garen toki berdinetik, lepotik herrira jaistea geratzen zaigu soilik.

Izena emateko
Irteera urtarrilak 16ean izango da, Atsegindegitik abiatuta, goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8tatik 9tara. Izena emateko epea abenduaren 14ean amaituko da.

Oharra: Irteera goizekoa da. Eguerdirako bueltan izango gara.

Datu interesgarriak
Distantzia: 14 km
Denbora: 4-5 ordu
Desnibela: 600 m gorantz eta beste horrenbeste beherantz.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Zailtasun berezirik gabekoa.