Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Eskalada Ikastaroa

Eskalada ikastarorako kartela.

Eskalada ikastarorako kartela.:: mendirizmendi.com

2019ko eskalada ikastaroa datorren astean

mendirizmendi.com  | 2019-05-06

Urtero bezala, Mendiriz Mendi Elkarteak eskalada praktikatzeko asteburu bat antolatu du.

Eguna: Maiatzak 11 eta 12
Lekua: Eguraldiaren arabera aukeratuko ditugu eskalada guneak.

Kirol eskaladaren hastapena, mendizaleentzat oinarrizko soka erabilpena eta eskalada klasikoa edo trad eskalada.

Interesatua dagoen guztientzat, maiatzaren 10ean, ostiralean, 20:00etan ikastaroari buruz hitz egiteko elkartean bilera bat egingo dugu.

Ikastaroa doan da, baina derrigorrez federatuta egon behar da.