Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Eskas eta Karrika arteko bidea.

Eskas eta Karrika arteko bidea.:: mendirizmendi.com

Eskasetik Karrikara Artikutzako trenbidetik

mendirizmendi.com  | 2019-04-03

Ibilbidea Artikutzako metalurgia-gunetik Oreretara burdina garraiatzeko erabiltzen zen trenbide zaharretik igarotzen da.

Azpimarratzekoa da Ohielekuko begiratokia, bertatik ikus baitaiteke pago motzez osaturiko Europako basorik handienetako bat, 200 hektarea inguru dituena.

Bi tunel zeharkatu behar direnez, linterna eramatea komeni da eta ibilbidearen zatirik handiena beheranzko zentzuan egingo da.


IRTEERA
Eguna: apirilak 14an.
Ordua: 08:30etan.
Tokia: Biterin kultur etxean.

IBILBIDEA
Luzera: 10 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa 600 metroko desnibela (beheruntz).
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.