Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Kukuarri mendia.

Kukuarri mendia.:: vrivas

Donostiatik Oriora Done Jakue eta GR-121 bidetik

mendirizmendi.com  | 2019-03-23

Goiz bateko irteera, itsasoari begira.

Ibilaldiari hasiera Igeldo auzoan emango diogu eta Done Jakue bideari jarraiki eta Kukuarri mendia inguratuz kostaldetik joango gara. Gipuzkoan barrena doan GR 121tik Orioko hondartzara iritsiko gara. Oso ibilaldi polita eta erraza, adin guztietarako aproposa. Gurekin etortzera animatzen zaituztegu.

Kontuan har ezazue gau horretan ordu aldaketa egin dela.


IRTEERA
Eguna: martxoaren 31an
Ordua: 09:00etan
Tokia: Biterin kultur etxean

IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa 200 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.