Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Guztientzat

Bazkide eguna 2018.

Bazkide eguna 2018.:: mendirizmendi.com

Bazkide eguna 2018: Hornillos (994 m)

mendirizmendi.com  | 2018-11-12

Aurtengo bazkide eguna ospatzeko Antoñana herria, Hornillos (994 m) gailurra eta Ibernaloko ermita lotzen dituen ibilbidea egingo dugu.

Bazkide eguna ospatzeaz gain ibilbide honek baditu hainbat puntu interesgarriak, hala nola:

 - Arabako herri zaharrenetik hasten da ibilbidea, Antoñana herritik.
 - Sabando errekaren ur-jauzia ezagutuko dugu.
 - Pierolako komentuaren hondakinen albotik igaroko gara.
 - Komentuaren alboan dagoen harkaitzean zailtasun maila altuko eskalada eskola dago.
 - Santikurutze Kanpezu herrian Ibernalo ermita bisitatzeko aukera dago.

IRTEERA
Eguna: Azaroak 18
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Tokia: Atsegindegi.

IBILBIDEA
Luzera: 12 km
Denbora: 4 h.
Desnibel metatuak: 500 m gorantz eta beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.

Bazkaria: Acedo herriko kanpinean egingo da.
Prezioa: 35 euro.

Oharra: Izena emateko elkarteko bulegotik pasa. ADI! Plaza gutxi geratzen dira.