Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Getariako sagua.

Getariako sagua.:: mendirizmendi.com

San Anton (113 m), Getariako sagua ezagutuko dugu

mendirizmendi.com  | 2018-03-13

Irteera honetan Getariako sagua iritsiko gara.

Abiapuntua Zarautz izango da. Mahastietan barrena eta itsasertzaren goiko aldean zehar, Getariaraino iritsiko gara. Bide honek bat egiten du Talaia bidearekin (Gipuzkoako kostaldeko ibilbidea). Behin Getariara iritsita, GRa utzi eta San Anton mendira igoko gara (Getariako sagua). Ondoren, Getariara jaitsiko gara. Bertan hartuko dugu autobusa.

IRTEERA
Eguna: martxoaren 25ean
Ordua: 09:00etan
Tokia: Biterin kultur etxean

IBILBIDEA
Luzera: 7,5 km
Denbora: 2:30-3:00 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 250 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.