Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Pagadia.

Pagadia.:: mendirizmendi.com

Hurrengo irteeran Aralarko Guardaetxetik Arbizura joango gara

mendirizmendi.com  | 2018-02-22

Aralarko San Migel santutegitik gertu dagoen Guardaetxetik hasten den ibilbidea dugu oraingo hau. Nahiko laburra da eta bide gehiena beherantz denez jende guztientzat aproposa da.

Aralar mendizerra Euskal Herrian dagoen mendizerra ikusgarrienetarikoa da. Gipuzkoa eta Nafarroa lurretan kokatuta dago. Azaleraren heren bat Gipuzkoako lurretan kokatzen da eta gehien bat soro eta gailurrez osatua dago. Nafarroako aldea ordea baso zabalez osatua dago, gehien bat pagadiz, eta kobazulo eta leizetan aberatsa den ingurune karstikoa osatzen du.

Aralarrek natura interes handia izateaz gain interes handiko zonalde megalitikoa da. Hirurogei dolmen, tumulu, mairu-baratze edota menhir baino gehiago katalogatuta daude.

Ibilbidearen amaiera izango den Arbizu herri txikia da baina interes handikoa. Lautada batean kokatua dago era horretan inguru guztiaren kontrola egin zitekeelako. Herria hego-ipar lerroan orientatuta dago, XVII. mendeko Andra Mari eliza gotikoa mutur batean eta erdian Erdi Aroko Dorretxea edo Jakaren Etxea. Garai batean hor zegoen herriaren iparraldeko muga eta dorreak eta elizak herriko defentsa guneak ziren.


IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
Guardetxetik irten eta hego aldera eginez basoan sartu behar eta ingurune karstikoaren barrutik hego aldera egin behar da.

Ur putzu baten albotik igaro ondoren bideak norabidez aldatu eta mendebaldera egiten du. Basotik jaisten jarraitu behar da Artabakargo izeneko txabolara iritsi arte.

Bertan bideak berriro norabidez aldatzen du eta hego aldera egin behar da. Jaisten jarraitu behar da baso barrutik. Igoera labur eta txiki batzuk izan ezik bideak beti behera egiten du. Basotik irteterakoan aurrean ikusiko dugu ibilbidearen amaiera den Arbizu herria.


IRTEERA
Egunak: Martxoak 11
Irteera ordua: 7:30
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEA
Luzera: 9 km
Denbora: 3 h inguru
Desnibel metatua: 100 m inguru gorantz eta 700 m beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.

Oharra: Irteera egun erdikoa da.