Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Xoldokogaineko lakua.

Xoldokogaineko lakua.:: Txe Zuza

Urruñatik Berara: hurrengo irteera

mendirizmendi.com  | 26-03-2023

Bigarren Mundu Gerran Euskal Herriko Pirinioetan jardun zuten ihes-sareak, ihes egin zuten pertsona guztiak eta haiei ihes egiten lagundu zieten pertsona guztiak omentzeko muga zeharkatzen duen mendiko irteera antolatu dugu.

Bigarren Mundu Gerran Euskal Herriko Pirinioetan jardun zuen ihes-sareak, bertan parte hartu zuten pertsona guztiak eta memoria historikoa berreskuratzeko muga zeharkatzen duen beste mendiko irteera bat antolatu dugu. Lagundu zuten guztiak gogoratu eta omendu nahi ditugu.

Gure elkarteak ihesa-ibilaldi luze honen Euskal Herriko zatia egiteko asmoa du. Guztira, 20 kilometrokoa izango da.

Ibilbidearen deskribapena
Donibane Lohizuneko kostatik abiatuko gara. Bide eta kale desberdinetatik trenbidera hurbilduko gara eta bertan dagoen pasagunetik igaroko dugu. Bideari jarraituz Sorospen Oneko Andre Mariaren kaperara iritsiko gara. Bertan atsedenaldi labur bat egiteko asmoa dago.

Ondoren, bideari jarraituz behera egin eta gertu dagoen Urruña herrira iritsiko gara. Handik autopista gainetik igaro eta Ibardineko lepoaren oinera joango gara. Kostaldetik honaino bidea nahiko laua izan da, malda gutxikoa. Hemendik aurrera bideak gora egiten du eta tarte labur batean ibilbideak duen desnibel gehiena igoko dugu. Goian, mugan, beste atsedenaldi bat hartuko dugu. Ibilbidea amaitzeko, behera egin eta Berara jaitsiko gara.

Izena emateko
Irteera apirilaren 23an izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:00tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Denbora: 5-6 ordu
Distantzia: 20 km
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña