Xoxote.:: Larraitz Uria
Erlo (1026 m)eta Xoxote (912 m)
mendirizmendi.com | 28-10-2022
Izarraitz mendigunea, nortasun handikoa, Azpeitia eta Azkoitia gainean. Igoera errazena Aittola lepotik egiten da, Azkarate mendatearen inguruan.
Aittolako merenderotik abiatuko gara. Pistari jarraituz, basoan sartuko gara eta, irtetean, beste pista bat hartuko dugu, lehenengo gailurreraino: Erlo.
Bidezidor batetik jaitsiko gara bigarren gailurrera: Xoxote.
Bertan San Ignazio Loiolakoaren estatua erraldoia ikusiko dugu Azpeitira eta Azkoitira begira.
Hamaiketakoa Xoxoteko aterpetxean egingo dugu. Indarra hartu eta, ondoren, Aittolara jaistsiko gara.
IRTEERA
Eguna: Azaroak 6an
Ordua: 08:30etan
Tokia: Atsegindegi
IBILBIDEA
Luzera: 10 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 350 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
03-06-2023
Pikoketatik Aritxulegira:
hurrengo gaztetxoen irteera
22-05-2023
Belatetik Labaienera
eta sanjoanetarako
prest
04-05-2023
2023ko eskalada
ikastaroa
datorren astean
08-05-2023
GR-20 2. etapa:
Aralarko San Migel Santutegia - Iribas
25-04-2023
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
26-03-2023
Urruñatik Berara: hurrengo irteera
22-03-2023
Info Meteo
Info Links