Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUENTZAT IRTEERA

Lareo urtegia.

Lareo urtegia.:: mendirizmendi.com

Alleko - Lareo - Lizarrusti

mendirizmendi.com  | 08-06-2021

Lizarrusti mendatetik gertu egon arren, gutxi ezagutzen den parajean murgilduko gara. Basatia, baina aldi berean lasaia. Harri, goroldio eta pagoz egindako paisaia.

Alleko (1.017m) arreta gutxi jasotzen duen gailurra da eta ez du jende askok egiten. Inguruan dituen beste mendi garaiek erakartzen dute jendea. Hala ere egiteko mendi polita da eta bere malkar gogorrek izerditan utziko gaituzte, tarte labur batean deskantsurik gabeko ia 400 metroko desnibela igotzen baita.

Lizarrusti mendatetik hasiz Lareo urtegi aldera doan bidea hartu behar da. Bidea hasi eta handik kilometro ingurura, eskuinera egin eta igotzen hasi behar da. Malda gogor batek, ia atsedenik gabe, gailurrean utziko gaitu desnibel handi bat igo ondoren. Jaisteko hasieran GR12-GR121 bideari jarraitu behar zaio eta gero bidezidor batetik urtegira jaitsi. Urtegitik Lizarrustira paseotxo bat geratzen zaigu.

IRTEERA
Eguna: Ekainak 20an.
Ordua: 08:00etan.
Tokia: Atsegindegi, Biterin kultur etxearen parean.

IBILBIDEA
Luzera: 12 km
Denbora: 4:00 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa, baina 400 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña