Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Abodiko mendilerroa.

Abodiko mendilerroa.:: senderos.nafarmendi.org

GR-11 6. etapa:
Aezkoako Hiriberritik Otsagabira

mendirizmendi.com  | 06-10-2019

Seigarren etapa honetan Abodi mendilerro osoa zeharkatzen da. Otsagabia iritsi baino lehenago Muskilda santutegia bisitatuko da.

Inguru hauetako aberastasun naturala izugarria da. Abodiren ipar isurian Irati basoa dago. Iratiko basoa Europan dagoen bigarren baso handiena da eta bere fauna eta landare aberastasuna izugarria da. Udazkena hasieran basoak hartzen dituen koloreak ikuskizun eder eta ikusgarria sortzen du.
Muskildako Ama Birjinaren baseliza erromanikoa XII. Mendekoa da. Ermita barruan Ama Birjina eta Haurraren XV. mendeko tailu gotiko aurkituko dugu. Zurezko irudi polikromatua da, urrez apaindua dago, ez da oso handia (60 zentimetro ditu) eta. Ama Birjina irribarretsu agertzen da.
Auzokideek irudiari dioten debozio handia estuki lotua dago herri folkloreari. Horrela, irailaren 8an, herriko festetan, erromeria egiten da.
Ibilbidea bide erosoetarik doa eta ongi seinaleztatua dago. Nahiko da beraz, marka zuri-gorriak jarraitzea. Jaitsiera gehiena baso barruan egiten da. Muskilditik Otsagabiara jaisteko markak zuri-berdeak jarraitu behar dira.

IBILBIDEEN DESKRIBAPENAK
Hiriberri herriko goiko aldean hasten da bidea. Berrendi mendilerro aldera igo behar da, Ollokiateko pasagunera iritsi arte. Bertara iritsi baino lehen iturri bat dago. Pasagunean eskuinera egin eta, baso barrutik, Martxate gailur aldera egin behar da.
Martxatera iritsi baino zertxobait lehenago basotik irten eta goi-soroetara irtengo gara. Soroetatik barrena Otsagabia eta Irati batzen dituen errepideraino hurbildu behar da. Bidea zeharkatu eta Idorrokia aldera igotzen hasi behar da. Gailurrera iritsi baino lehen bideak eskuinera egiten du gailurra ezkerrean utzita. Soroetatik mendebaldeko Abodiko gailurrera hurbildu behar da. Bertatik Alforjas lepora jaitsi eta hortik, GR11 ibilbidea utzita, eskuinera egin behar da zeharkaldi beherakor bat eginez Otsagabiara jaitsiko gaituen gandor baten bila.
Gandorrari jarraituz, baso barrutik, Muskilda santutegira jaitsiko gara eta bertatik, jaitsiera motz eta azkar batean, Otsagabiara.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña